Gazteriako eta Hezkuntzako dirulaguntzak emateko deialdia zabalik da

udala_logoa

Errenterian 2017. urtean Hezkuntza eta Gazteria azpisailen programetarako diru-laguntzak emateko deialdiak zabaldu dira. Hezkuntza alorrean lau diru-laguntza lerro aurreikusi dira:

  • Ikastetxeak
  • Ikasleen Guraso Elkarteak
  • Hezkuntzan eragiten duten entitateak
  • Ezohiko jarduerak

Gazteria alorrean, berriz, bi dira diru-laguntza lerroak.

  • Urteroko jarduerak
  • Ezohiko jarduerak

Urteroko jardueretarako diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik; ezohiko jardueretarako diru-laguntzak eskatzekoa, aldiz, 2017ko azaroaren 30era arte.

Informazio gehiago, Udalaren webean Oinarriak jaisteko klik egin botoian