2017ko hondakin-tasan hobaria eskuratzeko urtarrilaren 27ra arte dago 5. edukiontziari atxikitzeko

EdukiontziMarrroia-modGure etxeko hondakinen zatiki organikoaren gaikako bilketa eta birziklatzea zabaltzeko asmoz, 2015eko martxoan ezarri zen bosgarren edukiontzia (marroia) Errenteriako kalean. Horrela, bosgarren edukiontziaren erabiltze aktiboagatik dagoen 2017ko zabor-tasaren hobaria jaso ahal izateko, datorren urtarrilaren 27a izango da Udalean izena emateko azken eguna, Ordenantza Fiskaletan agindutako baldintzak betez. Birziklatzen dutenek, beraz, %25 gutxiago ordainduko dute aurten.

Horretarako, aipatutako Programan parte-hartze aktibotzat hartuko da, 2017ko urtarrilaren 1 eta apirilaren 30 arteko epealdian, bosgarren edukiontziaren erabilera elektronikoa gutxienez hilabetean hiru (3) irekierak egin baldin badira, egun ezberdinetan.

Ingurumeneko Sailak GOGORARAZTEN DIE bosgarren edukiontziaren programan parte hartzen duten familiei garrantzitsua dela:

  1. txartel elektronikoa erabiltzea hondakin organikoen poltsa eramaten den aldiro, nahiz eta momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezin baita kontrolatu benetan zenbat eta nola erabiltzen den
  2. poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea (Udalak doan banatzen ditu).

Udalaren helburua denez Errenterian % 60ko gaikako bilketara iristea 2017an (2015ean % 40´8 izan zen), Udalak saritu nahi ditu ingurumena eta osasun publikoa babesteko arduraz jarduten diren familiak, egunero egiten duten ahalegina eskertzeko.