Ostegunean abiatuko da soinu-ingurua hobetzeko planaren partaidetza prozesua

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2017-01-17 | 0

Trafikoa2Estatu mailan 2007 urtean sartu zen indarrean Zarata-mapak egin eta kalitate akustikoa erregulatzeko legedia. Euskal Autonomi Erkidegoan berriz, 2013an.

Errenteriako Udalaren zarata eta bibrazioei buruzko ordenantza 1987ko irailaren 23an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, horrenbestez, egungo araudira egokitu beharra dago.

Horregatik, egingo den azterlanak herri honen bizi-kalitatearen hobekuntzari erantzuteko argazkia emango digu. Hori horrela, Errenteriako Udalak udalerriko zarata-mapa egiteko lizitazioa egin du, bai udalerriaren kalitate akustikoa ebaluatzeko bai adierazleak ezartzeko. Hain zuen ere, adierazle hauek zarataren kudeaketa erraztea eta udalerriko akustika hobetzea helburu duen ekintza-plana osatzeko estrategia definitzen lagunduko dute. Halaber, Errenteriako zaratari eta bibrazioari buruzko ordenantza eguneratuko da indarrean dagoen legedira eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretura egokitzeko.

Deskribatutako lanak ACC, Centro de Acústica Aplicada enpresari esleitu zaizkio. Dagoeneko, enpresak Zarata-maparen azterketa egin du. Aipatutako azterlana herritarrekin partekatua izan da, eta jendaurreko tramitazioa egin ondoren, bere onarpenari ekin zaio.

Zarata-maparen ondorioak aztertu ondoren, Errenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Planaren zirriborroa idatzi da. Azterlanak inguruaren kalitate akustikoa hobetzeko proposatu diren ekintzak zehazten ditu eta, horrek, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eragingo du.

Dokumentuak epe motz eta ertainean egin beharreko ekintzen bide-orria zehazten duela ulertzen du Udalak eta, horregatik, herritarren parte-hartzea oso garrantzitsutzat duenez, Udaleko ingurumeneko web orrian argitaratu da dokumentua: http://ingurumena.errenteria.eus/index.php/eu/ingurumen-gaiak/zarata

Herritarren ekarpenak jasotzeko hiru bilera

Herritarren parte-hartzean sakontzeko, azterlana egin duten teknikariek emaitzen aurkezpena egingo dute antolatu diren hiru bileretan. Saioak interesa duten pertsona guztiei zabalik badaude ere, bereziki, jatorri bereko zarata jasaten duten eremuetako bizilagunen partaidetza bilatu nahi du Udalak.

Bileren egutegia honakoa da:

  1. Urtarrilaren 19an, honako herritar eta auzo elkarteekin: Gaztaño, Zamalbide, Beraun eta Pontika.
    Tokia: Udaleko lehen solairuko bilera-gela handia.
  2. Urtarrilaren 25ean, honako auzo elkarteekin: Agustinak, Erdialdea, Fanderia eta Lartzabal.
    Tokia: Udaletxeko Udalbatza aretoan
  3. Urtarrilaren 26an, honako auzo elkarteekin: Galtzaraborda, Igantzi, Kaputxinoak, Iztieta eta Alaberga.
    Tokia: Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Bilerak guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Bertan, herritarren kezkak eta arazoak jaso asmo du Udalak, ekarpen horiekin Zarata Aurkako Ekintza-plana osatu eta bere onarpenaren tramitazioari ekiteko.

No comments yet.

Utzi erantzuna