Hezurmuina donatzeari buruzko hitzaldia izango da datorren asteko larunbatean

donanteakMedula donazioei buruzko hitzaldia izango da urtarrilaren 28an Reyna aretoan, 10:00tan. Zenbait gaixotasun sendatzeko medula donazioak beharrezkoak dira eta donantea izatea oso teleteleerraza da. “Bi goizetan bizitza bat salbadu dezake edonork”, Lucia Elosegik esan duen gisan. Honakoak dira eman beharreko pausoak:

  • Deitu 943007000 zenbakira edo idatzi infodmo@osakidetza.net helbidera.
  • Sinatu donatzaile izateko paperak.
  • Odol analisi sinple bat egin.

Behin hori sinatuta, mundu mailako donante bihurtuko da norbera, baina horrek ez du esan nahi hezurmuina donatzea tokatuko zaionik pertsona horri. Iaz 10 donazio baino ez ziren egon EAEn. Hala ere, oso garrantzitsua da donatzaile potentzialen zerrenda ahalik eta zabalena izatea, oso zaila baita beste pertsona batekin konpatiblea den pertsona topatzea. Una vez convertida en donante, la persona no dona directamente la médula sino que entra en la lista internacional de donantes y sólo donará si es compatible con otra persona. El año pasado sólo 10 personas donaron finalmente sus células. Lo importante es estar en la lista internacional porque es muy difícil encontrar una persona compatible.

Noizbait donante izateko deituz gero, goiz bakarrean odola ematearen antzeko prozesu sinple batekin aski izango litzateke beharrezko zelulak lortzeko.

Gaur eguerdian izan da prentsaurrekoa. Bertan izan dira Juanjo Bermejo, Lucia Elosegi, Irune Zarate eta Jon Txaskok. Bertan aipatu dute EAEn 12.000 donante daudela, baina lau urtean bikoiztu egin nahi dutela kopuru hori.

Hitzaldiaz gain, urtarrilaren 27tik 29ra autokarabanen topaketa izango da. 40 autokarabanatik gora daude izena emanda dagoeneko.