Azeri dantza ikasteko entseguak antolatu dituzte

Azeri dantza

Urteak dira Ereintza Dantza Taldeak ematen diela hasiera Errenteriako inauteriei. Azeri dantzarekin herriko kaleak girotzen dituzte urtero eta Herriko Plazako emanaldiaren Inauteriei hasiera ematen zaio ostegun gizenez,

Dantza “zirikatzailea eta dibertigarria” da azeri dantza, Inauterietako Jai batzorderen eta Ereintza Dantza Taldearen esanetan. Festa “herrikoiagoa” egin nahi dute, eta dantza taldeko kideez gain, herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute.

Hori horrela, entsegu irekiak antolatu dituzte herritar guztiek dantza ezagutu eta lantzeko. Gainera, azpimarratu dute “dantzez baino, jolasez osatua” dagoela azeri dantza, eta “edonork dantzatzeko modukoa” dela, ez baitu inongo konplikaziorik. Otsailaren 1, 8, 15 eta 22an, 20:00etan, Merkatuzarren izango dira entseguak.

Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbita, “inauteriek herrian azken  aldian hartu duten goranzko joerarekin” jarraitzeko. Parte hartzeko interesa izanez gero, mezua bidali behar da kultura@errenteria.eus edo ereintzadantzataldea@gmail.com helbidera.