KoopFabrika, ekintzailetza sozialerako programa, martxan jarriko da bihar

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, Oarsoaldean eskaintzen den lehena. Formakuntza, saretzerako laguntza eta proiektuen jarraipena eskaintzen ditu. Beste eskualdeetako aurrekari eta esperientzietatik abiatuta jauzia eman eta aurten hiru  eskualdetan burutuko da programa modu bateratuan: Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean estreinakoz.

Ekibanner-KoopFabrikaEUSKntzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Horretarako hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa:
• Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian direnak.
• Orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera
antolatu nahi duten taldeak.
• Enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa
dutenak.
Formakuntzan arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, martxan diren egitasmoei bisitak egin eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko zaie garapen eta saretzerako.
Programan parte hartzea doakoa da baina plaza mugatuak daude. Datozen asteetan partehartzaileekin elkarrizketa fasea irekiko da, otsailaren 1ean formazioari hasiera emateko.

Horregatik dei egin nahi diegu Oarsoaldean proiektu bat elkarlanean garatu nahi duten pertsona, talde edo enpresei formazio eta saretzerako tresna izan nahi duen Koofabrikan izen ematera.

 

Proiektua Mongragon Unibertsitateko Lanki Ikertegia eta Olatukoop   Interkooperatibismoa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sarearen elkarlanetik sortu da, tokian tokiko eragileen laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin. Gurean zehazki Oarsoaldea Garapen Agentziaren parte-hartzearekin eskualdeko ekintzailetza sozial programaren lehen edizioa egingo da.

Proiektuaren inguruko berri izateko, garatzen den neurrian jarraitzeko edo izena emateko webgunea jarri dugu martxan: http://koopfabrika.eus Twitter, Facebook eta Instagramen ere proiektuaren egunerokoaren berri izateko aukera izango dute interesatuek.