“Idiot Txou” euskarazko komedia emango dute Niessenen igandean

BAJA cartel eusAdos Teatroak “Idiot Txou” aurkeztuko du, igandean, hilak 5, Niessen Kulturgunean, 19:00etan.  Saioa euskaraz izango da eta sarreraren prezioa 8 eurokoa.

Ikusle orori zuzenduriko komedia bat da, egungo gizarteko gai potoloez aritzeaz gain, herrialdeko albiste konkretuak ere jasotzen ditu obrak, emanaldi bakoitzerako egokitutako lana da.

Ondorengoa da antzezlanaren sinopsia: Bi esatarik (Hormaza eta Urretabizkaia) eta teknikari batek (Bengoetxea) zuzeneko irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean. Irratsaioak audientzia arazo larriak izango ditu, entzuleek apenas deitzen dute… Baina hala eta guztiz ere, gure protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena…

Baina inortxok ere deituko ez duenez, aukera bakarra geratuko zaie: antzokiko ikusleekin hartu-emana izan eta entzule faltsuen rolak hartuaz deiak jasotzen ari diren itxurak egitea.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza eta testua:  Garbi Losada
  • Aktoreak: Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia eta Asier Hormaza
  • Eszenografia diseinua: Peio Villalva
  • Jantzi diseinua: Tytti Thusberg
  • Arzgiztapen diseinua: Xabier Lozano
  • Musika: Javier Asin
  • Zuzendaritza teknikoa: Karlos Pereira
  • Eszenografia eta Atrezzoa: Ikaro / Ados Teatroa

Sarrerak: 8 €

  • %20ko deskontua Kultura Kreaktiboa txartelarekin
  • %10eko deskontua izango dute: Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak

Sarreren salmenta: Niessengo harrera bulegoan honako ordutegian

  • Astelehena 17:00etatik 20:00etara
  • Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 10:00etatik 13:00etara
  • Ikuskizun egunean, leihatilan ordubete lehenago