Oarsoirriak taldeak koreografiekin osatutako ibilbide musikala antolatu du Inauterietarako

Batukada herrikoien eta txarangaden ondoren, aurtengo inauterietako OarsoIrriak Musikala ekimena jarriko du martxan Oarsoirriak taldeak. Otsailaren 25ean izango da hori.

Hala, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egongo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute.

Ondorengo egitaraua proposatu dute:

  • 12:00etan: Familien kalejiraren irteera Merkatuzarreko plazatik abiatuta. bilbidean zehar musika eta dantza izango da. Merkatuzar Plaza, Foru Plaza (geldialdia), Biteri (geldialdia), Xabier Olaskoaga Plaza (geldialdia), Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalen kalea, Herriko plaza (geldialdia) Zumardia (geldialdia).
  • 13:00etan: Dantza kolektiboa Zumardian

Dantza kolektiboa ikasteko entseguak, hilaren 12 eta 19an izango dira, 17:00etan, Merkatuzarren. Bideo bat ere grabatu dute, interesdunek etxean ere dantza ikasten joateko aukera izan dezaten.

Antolatzaileek, “OarsoIrriak Musikala ekintza koloretsuan” parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak.

Informazio gehiagorako oarsoirriak@gmail.com helbidera idatzi daiteke.