Kontzertu interesgarriak izango dira datozen bi larunbatetan basilikan

abesbatzatako zuzendariak magdalena Bi kontzertu izango dira Maria Magdalenaren basilikan datozen larunbatetan. Lehenengoan Aita Garayoa eta Musikalis abesbatzak jardungo dute; eta Ekintza Xaribarik bigarrenean. Bi kontzertuetan, doan sartu ahal izango du nahi duenak eta biak 20:00tan izango dira.

Gaur aurkeztu dituzte kontzertuak, prentsaurrekoan. Bertan izan dira Iñaki Carcamo eta Juakin Albistua kontzertuan landuko dituzten abestien berri ematen.

Larunbat honetako kontzertuan basilikako organoarekin joko dute kontzertuaren lehen zatia. Bertan izango da Ana Belen Garcia organista eta biolina jotzen Monika Redondo eta Nanako Imai arituko dira. Johann Micharl Haydn-en ‘Missa Sancti Gothardi’ interpretatuko dute lehenik eta John Rutter-en Haurren meza ondoren.

Hurrengo asteko kontzertuan, berriz, Agurtzane Albisua jardungo da organista moduan. Kontzertu anitza izango dela esan du Albisuak eta aste honetakoarekin oso ondo lotzen den errepertorioa izango omen dute. Marina Lertxundi izango da zuzendari lanetan.