Herriko merkataritza suspertzeko plana abian jarriko du Udalak

perco merkataritza prentsaurrekoaMerkataritza arloan erakarpen estrategia bat garatzeko beharra dauka Errenteriak bizi den testuinguruan bizi delako. Horretarako, Merkataritza Berrindartzeko Plana (PERCO) aurkeztu du gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Herritarrek erosketak herrian bertan egin ditzaten sustatzea bilatuko du plan honek, Julen Mendoza alkateak esan duen gisan “herria ondo badoa, onurak herritar guztientzat izango baitira”. Hurrengo astean herritar eta dendarien iritziak bilduko dira eta jendearen kontsumo ohiturak aztertu eta haren araberako plana eraikiko da ondoren.

Prentsaurrekoan Helena Izagirre eta Inigo Artetxe izan dira Ikertalde enpresatik, Imanol Iparragirre Errenkoaldetik, Mendoza, eta Iker Comino eta Haritz Ertzibengoa Xera eta Gaztelu jatetxetatik.

Merkataritza eta zerbitzuak, herriko bizilagunak bertan gelditu eta kanpoko bisitariak gure udalerrira erakartzeko giltzarriak dira.  Merkataritza arloan diru-hornidurari dagokionez, plan estrategikoaren diagnostikoan ikusi genuen hiritar bakoitzeko adierazleetan, Gipuzkoako batezbestekoa kontuan hartuz, Errenteriako egoera okerragoa izateaz gain, azken urteetako eboluzioa negatiboa dela. Errenteria, inguruko merkatal azpiegiturek baldintzaturiko udalerria da, batez ere, Oiartzun, Irun eta Donostiakoak eta merkataritza gastuen maila handi batek bide horietatik ihes egiten dute. Bertalde, online egindako erosketak ere asko hazi dira azken urteotan.

Orokorrean, merkataritza eta txikizkako banaketa, bultzada baten beharra duen sektorea da. Merkataritzak, aktibitate ekonomiko gisa, 80. hamarkada hasieratik aldaketa esanguratsuak jasan ditu. Merkataritza formula berriek eta erosketa eta kontsumo ohitura berriek (hala nola, merkataritza elektronikoa, low-cost zerbitzuak,…), sektore honetan berrantolaketa prozesu garrantzitsu bat dakartzate eta Errenteriako merkataritzan ere eragin zuzena du. Beste udalerriekin ditugun konexio onek eta modu esanguratsuan handitzen doan merkataritza elektronikoak, bere alde onak eta txarrak ditu; izan ere, bezeroak erakarri ditzake eta baita uxatu ere, tokiko ekonomiarentzat aukera bat edo mehatxu bat izan daitekelarik. Testuinguru hau kontuan hartuz, erabakigarria da merkataritzak posizionamendu egokia lortzea.

Lehiakortasun maila handiko eta aldaketa esanguratsuez beteriko testuinguru honi, Errenteriaren kasuan, beste ahultasun bat gehitu behar zaio; 2008 urtean Merkataritza Berrindartzeko Plan Bereziak bere garaian diagnostikatu zuen moduan, erreferentea den eskaintza kualitatibo baten falta daukagu. Merkataritza arloan erakartzeko estrategia bat garatzeko beharra, Plan Estrategikoaren Batzordeetako kideek ondorioztatu zuten bere garaian eta denak ados daude. Mendozak aipatu du plana eraikitzeko prozesua, emaitza bezain garrantzitsua izango dela.

Zentzu honetan lanean jarraitu nahi dugu, Plan Estrategikoak adierazten zuena gauzatuz. Gure udaletxearentzat merkataritza eta ostalaritza sektore estrategikoak dira. Horiek horrela, lanean jarraitzeko eta agerian dauden ahultasun horiei aurre egin ahal izateko, Errenteriako udalak, Merkataritza Berrindartzeko Plan berri baten bidez (PERCO), sektore honetako eragileekin prozesu bat abian jarri du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Merkataritza Zuzendaritza bidelagun. Prozesu honetan zehar sektorearen parte hartzea oso garrantzitsua da eta hori dela eta, beraien esku-hartzea bermatzeko bide desberdinak aurreikusiak ditugu: inkestak (perco azterketetan ohiko tresna) eta sektoreko profesionalekin bilerak, ni ere bertan egongo naizelarik.

PERCO merkataritzaPERCO eta prozesuari buruzko informazioa, baita parte-hartzeko aukerak eta inkestak online betetzeko aukera dago hemen klik eginez.
Aipatu beharrik ere ez dago, aukera berrien bilaketa honetan, sektorearen lidergotza eta dinamizazioa garrantzitsua dela eta udalak bere laguntza eskainiko diela bide horretan zehar.