“Ibai Paisaiak” albistegiak Ibai-paisaiarako Ekintza-planaren inguruko aurrerapenen berri ematen du

Portada22016 urtean zehar, Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiarako Planaren hainbat ekintza jarri ditu abian Errenteriako Udalak. Plan hori 2015 urtean idatzi eta onartu zen Eusko Jaurlaritzako finantziazioarekin. Ekintza nagusiak hauek izan dira: Iztieta-Ondartxo auzoko oinezko pasabidea eta arkuak edertu, eta Fanderiako errota kultura-ondarearen eta ibaiaren interpretazio eremu bezala birgaitzeko lehenengo lanak.

Ingurumeneko zinegotziak, Jose Cruz Legorburuk adierazi duenez, Paisaiarako Ekintza-planaren edukiak eta aurrerapausoak gizarteratzeko asmoareakin, “Ibai Paisaiak” albistegi digitala argitaratu du Errenteriako Udaleko Ingurumeneko Sailak. Bertan, egindako lanen informazioa eta irudiak jasotzen dira, eta, gainera, zenbaki bakoitzean, planaren proposamen batzuk aurkezten dira, modu sintetiko eta bisualean.

Ibai Paisaiak” albistegiaren lehenengo zenbakia 2016ko maiatzan argitaratu zen. Orain arte egin diren bi aleak eskuragarri daude Errenteriako Udaleko Ingurumen Saileko web orrian (http://ingurumena.errenteria.eus), eta ibaipaisaiak@gmail.com helbidean eskatu daitezke posta elektronikoan jasotzeko.