Beraungo frontroiaren estalkia hobetu du Udalak

beraungo frontoiaBeraungo frontroiaren estalkia hobetu du Udalak. Txapela moduko batez, egitura metaliko batez, handitu egin da Jose Maria Usandizaga kalearen atzeko aldean dagoen erabilera publikoko frontoi txikiaren itxitura; izan ere, euria egiten zuen egunetan instalazio hori oso gutxi erabiltzen zen.

beraungo frontoia estaldiaLanek 19.678,25 euroko aurrekontua izan dute eta dagoeneko bukatuta daude. Errenteriako Udalak jakinarazi du hainbat inbertsio eta eraberritzeko lanak egiten ari direla udal kirol instalazioetan kirolaren praktika herritarrentzat errazagoa izan dadin.