Atzerrian egindako ikasketak homologatzeko hitzaldia ostegunean

Kartela_HOMOLOGAZIOAK Atzerrian eginiko ikasketen tituluak homologatzeko hitzaldia eskainiko du Bidez Bide elkarteak ostegunean Merkatuzarren datorren otsailaren 23an, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.

Atzerrian egindako ikasketek hemen balioa izan dezaten egin beharreko homologazio izapideen inguruan azalpenak eskainiko dizkigute Bidez Bide elkartetik. Gainera, hitzaldiaren lehenengo zatian, Etxeko-lan egitasmoaren berri emango digute Oarsoaldeako Garapen Agentziatik. Hain zuzen ere, zaintza nahiz etxeko bestelako lanetarako langilea bilatzeko edota lana aurkitzeko zerbitzua.

Hitzaldiak Errenteriako Udalak hilero antolatzen duen Emakumeen Kulturarteko guneko taldean landu den kezkari erantzun nahi dio. Horrekin batera, hitzaldi irekia antolatzea ikusi da apropos horren inguruko informazioa nahi duen orok jaso dezan. Behar izanez gero, haurren zaintza zerbitzua izango da aldez aurretik hala eskatzen bada: 943 449576 edota 673062482 telefonora deituta