Bihar ‘La la land’ filmaren doako sesioa izango da

La La Land - foto1Otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Niessen Zinemetan, ‘La la land’ filmaren doako sesioa izango da. Filma bertsio originalean, azpititulutatuta, izango da. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira Niessen Kulturguneko harreran.

Errenteria inauteriz janzten da. Aurten, herria mozorrotzeko hautatuta den gaia ezin hobea da: musikalak. Hasieratik, zinema eta musikalak eskutik doaz, film ahaztezinak eginez baita melodia historikoak ere, West Side Story, Mary Poppins, Cantando bajo la lluvia edo Moulin Rouge bezalakoxeak, adibidez. Hurrengo asteko agenda kulturalak, aukera paregabea dakar ‘LA LA LAND’ film arrakastatsuaz gozatzeko.

Damien Chazelle zuzendutako azken filma, Hollywood klasikoari, zinema musikalari eta amodio istorioei omenaldi erraldoi bat eginez, Emma Stone eta Ryan Gosling aktore modu lan bikainean ikusiz.

Veneziako Zinemaldian ‘LA LA LAND’ emakume aktore saria irabazi zuenetik, jendartean arrakasta handia lortzen ari da. Baita kritikarien artean iritziak ahobatezkoak dira, azken asteetan sari mordoa irabaziz: 7 Urrezko Globo, 5 BAFTA sari, kritikarien elkartetako sari dezente, zuzendari sindikatuen saria zuzendari onenari, produktore sindikatuen film onenaren saria, baita emakume aktore hobeenaren saria aktoreen gremioen esku. Oscar sarien izendapenetan, hauetako 14 lortuz, errekorra berdindu du; ziur aski, igandeak 26ko Oscar sarien garaile bihurtuz.

LLL d 29 _5194.NEF
LLL d 29 _5194.NEF

Ozzinemak,  apustu egiten du beste behin, Errenterian, zinema, aktibitate garrantzitsu bat izateko bultzada emanez. Hurrengo Otsailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Niessen Zinemetan, ‘LA LA LAND’ filmaren doako sesioa, bertsio originalean azpititulutatuta izango da. Aretora sar ahal izateko gonbidapena beharrezkoa izango da. Pertsonko bi sarrera izango dira har ditzakezuen kopuru gehiena.