Ereintzak Azeri dantza eta Sardinaren ehorzketa antolatu ditu Inauterietarako

Iazko emanaldia herriko plazanUrtero bezala Ereintza Dantza Taldeak inauteriak animatuko dituen ekintzak antolatuko ditu. Otsailaren 23an, osteguna, inauteriei hasiera emango dion AZERI DANTZA ospatuko da, eta azken urtetan bezala oso jendetsua izango da, eta amaiera emateko Otsailaren 28an, asteartea, SARDINAREN EHORZKETA izango da.

Azeri dantzaAzeri dantzan, sasi-emakumezkoz eta sasi-gizonezkoz osatutako kalejira abiatuko da Ereintza Elkartetik kaleak girotzeko asmoz. Herrian zehar egingo duten ibilbidea 19:00etan izango da; Juan de Olazabal, Biteri kalea, Morrongileta, Esmalteria, Maria de Lezo, Magdalena, Foru plaza, Biteri txiki, Gamon Zumardia eta Herriko Enparantzan azkenik ibiliko dira. Azken honetan 20:00etan izango da dantza saioa. Urtero bezala, ganberrokeriak ez dira faltako. Aurten ere herritarrei parte hartzeko deia zabaldu zaie eta erantzuna oso ona izan da; jaiei hasiera emango dien ekitaldian adin oso ezberdinetako ia 60 lagun elkartuko dira. “Oso pozik daude herritarren erantzunarekin. Horrela, jaia oraindik eta herrikoiagoa bihurtu da eta”.

Bestalde, aurten ere Oilarqueen, Asteme eta Katukok ere ez dute hutsik egingo zitara.

2015 sardinaren ehorzketaInauteriei amaiera emateko Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan erakutsi ondoren (Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, Herriko Enparantza, Gamon Zumardia, Avenida de Navarra eta Panier zubia) Oiartzun ibaira botako dute eta horrela Inauteriei amaiera eman. Dantza, umorea eta bertsoak barneratzen dituen ekitaldia Herriko Enparantzan izango da. Ereintzako kideez gain desfilea Errenteria-Oreretako udal bandak eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da. Nola ez, atzetik sardinari atxekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta horretara animatu nahi du jendea Ereintzak.