Igeriketa lehiaketa izango da larunbat honetan Galtzarabordan

MasterNatacionMartxoaren 18an “Igeriketako I. Master Lehiaketa” egingo da Galtzarabordako igerilekuan. Lehiaketa bi mailatan dago sailkatuta: banaka eta erreleboka. Banakako mailan pertsona bakoitzak 50 metro egin beharko ditu estilo librean, eta errelebokako mailan, berriz, parte hartzen duten ekipoek 50na metroko 4 errelebo egin beharko dituzte. Mailak txandaka banatuko dira eta denbora onena egiten dutenek final handian parte hartuko dute. Lehiaketa 16:00etan hasiko da.

18 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Jarduera hau doakoa da Errenteriako Udal Kirol instalazioetan harpidetuta dauden pertsonentzat. Harpidedun ez direnek 5 euro ordaindu behar dute. Dagoeneko izena eman daiteke Galtzarabordako Kiroldegiko harreran (943449691) eta Fanderiako Igerilekuaren harreran (943344423). Está dirigido a personas mayores de 18 años. Esta actividad es gratuita para las personas abonadas a las instalaciones deportivas municipales de Errenteria. Para las personas no abonadas tendrá un coste de 5 euros.

Era berean, “Igeriketako Master Lehiaketak” bat egingo du urtarriletik aurrera Udal Igerilekuetan egin den “Igerileko erronka 2017” jarduerarekin. “Igerilekuko erronka 2017” borondatezko kirol jarduera da, igerilekura igeri egitera joateko ohitura duten pertsonentzat. 30, 20 eta 10 kilometroko hiru erronka egitea proposatzen dute igerilekukoek. Aurten ia 200 pertsonak lortu dute beren helburuak betetzea. Lehiaketa amaitzean diplomak eta opariak banatuko zaizkie erronkan parte hartu duten pertsonei.