Bluemor Blaze taldeak kontzertua eskainiko du Xabier Olaskoaga plazan bihar

Bluemor blazeSteffan Rundquist suediarrak eta Esther Schoenmakers holandarrak osatutako taldea da Bluemor Blaze.
Rundquist Undrop talde ezaguneko sortzaileetako bat izan zen. 1998an arrakasta lortu zuen “Train” abestiarekin.
Bihar, hilak 18, kontzertua eskainiko du bikoteak Errenterian. Xabier Olaskoaga plazan izango da, 19:00etan eta hainbat musikari ezagunen kantuen bertsioak joko dituzte bertan.
Bi musikariak Euskal Herrian bizi izan dira azken urteotan eta Bilboko alde zaharreko kaleetan jotzen aritu izan dira.