Istripua izan du Ane Santestebanek, baina osatzeko bidean da

ane santesteban istripua 2Ospitalean dago Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra atzo istripua izan ondoren. Zaintza intentsiboetako unitatean pasa du gaua, baina arriskuz kanpo dago. Obserbazioan jarraitu beahrko du gaur.

Istripuaren lekuko bila ari dira, ez baitago argi nola gertatu zen. Litekeena da auto batek harrapatu eta ihesi joan izana; beraz, inork zerbait ikusi badu, jakinaraztea eskatu dute.

Txirrindulari errenteriarrak berekiko kezka eskertu du twiterren eta esan du  “egun batzuen buruan gogotsu pedalkadei” ekingo diela berriro.