Errenteriako hondakinak Sanmarko Mankomunitatera eramaten dira eta, bertan, hondakin motaren arabera, azken sailkapen bat egiten da. Hondakin birziklagarriak, prozesu hori izateko instalazioetara eramaten dira, errefusa zabortegietara eta hondakin organikoak konpostaje-azpiegituretara.
Azken hauek, Azpeitian kokatzen den Lapatxeko konpostaje-gunera eramaten dira. Azpiegitura honetaz gain, Bergaran, Epeleko Konpostaje-gunea irekitzear dago. Instalazio hauetan etxeetan sailkatutako hondakin organikoarekin konposta egiten da.
Urtarriletik eta otsaila erdialdera arte lortutako biohondakinen datuen arabera (poligonoetakoak eta hiri-eremukoak bananduta aztertzen dira, hondakinen azpiegituretara horrela iristen direlako) Errenteriako hirigunean gaika biltzen den hondakin organikoaren %98´9a zatiki konpostagarria da eta, soilik, %1´1a errefus zatikia. Industria-poligonoetatik jasotako hondakin organikoen kasuan, zatiki konpostagarria %99a suposatzen du eta, errefusa, aldiz %1.
Aipatzekoa da, urtarrilean Errenterian jasotako hondakin konpostagarri-kopurua orain arte lortutako datu altuena izan dela, hondakinak era sailkatuan biltzeko ardura handituz doan seinale.
Poligonoetako datuak
Hiruguneko datuak