Izaro Txapartegiri, Kabala enpresaren sortzaileari, elkarrizketa

Komertzioa 2017-03-21 | 0

image004

Aurreko urteetan establezimendu desberdinek Errenteriako udalak eskaintzen dituen EKITERA
diru‐laguntzak jaso zituzten irekieran laguntzeko.
Izaro Txapartegirekin hitz egin dugu, KABALA enpresako arduraduna, etxe animalientzako
pentsua eta osagarriak saltzen dituen denda hau, diru‐laguntzen onuradunetako bat izan zen.

1. Zer da Kabala enpresa?
Kabala gure negozioa da, ideia baten emaitza da,  denborarekin gure enpresan bihurtu dena. Etxeko animalientzat pentsua eta osagarriak eskaintzeaz gain, garbiketa autozerbitzua eskaintzen dugu, gure bezeroei bere maskota edozein momentutan edo asteko egunetan garbitzeko aukera ematen dio. Gure zerbitzuak zabaltzen gaude, eta txakur‐ileapaindegi zerbitzua eskaintzen duguere.

2. Nola sortu zen ideia?
Etxeko animaliak geroz eta gehiago zeudela ikusita, beharrak asetzeko zerbait egin behar genuela pentsatzen hasi ginen, batez ere kalitateari garrantzia emanda, eta ideia hau zabalduaz, errealitate bihurtu den hasierako apostu honetara iritsi gara.

3. Zer da zuek bezalako enpresengandik desberdintzen zaituena?
Bereziki lau gauza aipatuko genituzke:

1. Gertutasuna. Gure bezeroek zuzenean galdetu dezakete eta horrek behar duten lasaitasuna ematen die. Gertutasun hau bai dendara etorriaz, telefonoz edota sare sozialetan idatziaz (Facebook eta Whatssapp) jasotzen dute.
2. Kalitatea. Kalitatea da gure apostua, bai pentsu lehorrean bai hezean ere, naturala izatea azpimarratzen dugu. Azken finean, maskotak orain jaten duena etorkizunean edukiko duen garapenaren oinarria da. Janariaz gain, osagarrien materialen kalitateari ematen diogu garrantzia.
3. Maskotak garbitzeko autozerbitzu makina bat dugu eta herrian ez dago horrelakorik. Edozein pertsona, asteko edozein ordutan, astebukaerak eta jai egunak barne, erosotasun osoarekin garbi dezake bere maskota.

4. Erosotasuna. Etxera eramateko zerbitzu bat eskaintzen dugu Bidasoaldean,Buruntzaldean, Donostian eta Oarsoaldean, erosketak etxetik egiteko aukera emanez gure bezeroak etxetik mugitu gabe.

4. Zure ustez zuen enpresak zer eskaintzen dio gizarteari?
Ba aipatutako ildo berdinetik, kalitatea, erosotasuna, gertutasuna. Zerbitzuen kalitatean eskaintza bat egotea eskaintzen du, bai pentsuan bai osagarrietan. Kalitatea nahi duenak aurkitzeko toki bat du. Erosotasuna ematen du, erosketa errazten du, edozein pertsonak eros ditzake gure produktuak edo zerbitzuak etxetik atera gabe. Eta gertutasuna ematen du, pertsonei merezi eta behar duten tratua ematen baitiegu, bere dudak, kontsultak argituaz.

5. Non eta nola ikusten duzu zuen burua hemendik 5 urtetara?
Leku berdinean, Erdiko Kaleko dendan, bezeroei arreta zuzena eta gertukoa eskainiaz. Baina hori bai, haratago joan behar dugu, agian beste lokal txiki batean inbertitu behar dugu, enpresaren tamaina geroz eta handiagoa baita eta era berean, hau txikia geratzen ari zaigu. Baina hauek beste kontu batzuk dira eta hobe da oinak lurrean izatea, pauso txikiak eman eta bidean pixkanaka aurrera egin.

6. Zein laguntzak jaso dituzue?
Laguntzarik handiena Oarsoaldea Garapen Agentziak eman digu, aholkularitza emanez, bere denbora eta ezagutzak eskainiaz dohainik eta han bertan bideragarritasun plana osatzeko aukera emanaz. Gainera Gipuzkoako Foru Aldunditik laguntza jaso dugu, enpresei buruz antolatzen dituzten tailerren bidez. Hezitzaileak eta albaitari ezagunek ere lagundu digute, bere  esperientziak gure negozian ekarpen handia izan dute. Bestalde, diru‐laguntza jaso dugu Ekitera eta Ekiteko programen bidez Errenteriako udalak emandakoak dira Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez. Eta, azkenik, Lanbideko laguntzak.

7. Non aurkitu zaitzaketegu?
Errenteriako Erdiko Kaleko 16. zenbakiko dendara etorriaz, Udaletik oso gertu. Bestela kabaladenda Facebooken idatziaz ere aurki gaitzakezue, informazioa agertzeaz gain, kontsultak egin ditzakezue. Eta, azkenik, Whatsapp bidez (605 76 52 14) ere zalantzak eta galderak egin ditzakezue.

No comments yet.

Utzi erantzuna