Lore eta landareen azoka berezia izango da larunbat honetan

ErrenteriaLoreAzoka2017jLarunbatean, martxoak 25, Errenteriako IX LORE ETA LANDAREEN FERIA BEREZIA burutuko da, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Errenteriako Udalak eta Dekolore Elkarteak antolatuta.

Feriaren ordutegia goizeko 9:00etatik eguardiko 14:00ak arte izango da eta lore-landare eta loreen munduarekin zerikusia duten produktuen eskeintza zabala aurkeztuko da: garaiko landarean, barnerako eta kanporako landareak, zuhaiskak, landare usaintsuak eta sukaldaritzarako landareak, cactusak eta landare zukutsuak, lore eta landare motiboekin egindako bitxiak, lore prentsatuekin eginiko konposaketak, e.a…

Bere landareak erakusgai jarriko dituzten bederatzi landare haztegiak ondorengoak izango dira:

  • El Montañes haztegia: Landare usaintsuak eta apaingarriak
  • Islaya Haztegia: Kaktusak
    Zunoyar lorategia: Barruko landareak, landare apaingarriak eta bildumako landareak.
  • Ortuberri: Baratzako landareak eta loredun landareak
  • Urtinea: Barruko eta garaiko landareak
  • Aritzkurengo Tienduka: Kosmetikako artisau-produktuak eta medikuntza naturala
  • Alquimia de Aineto: Kosmetika eta higiene naturala
  • Hazi ekologikoak: Sendagarri eta sukaldaritzako erabilera duten landare eta haziak
  • Lore Prentsatua: Lore prentsatuekin egindako koadroak
  • Flores Ganchillo: Artisau bitxiak lore-motiboz eginak
  • Xaboi naturalak: Bere ezkoizpeneko landare usaintsuekin egindako xaboi naturalak
  • Gure lurrak: Sendabelarrak

Eta amaitzeko, goizeko 11:00etatik egardiko 13:00ak bitarte haurrentzako landaketa eta lore lehorrekin eskulanak egiteko tailerrak izango dira. Bertan, haurrek hainbat landare ezberdin lorontzietan landatuko dituzte eta beharrezko argipenak emango zaizkie beraien zainketari buruz. Era berean, lore lehorrekin egin daitezkeen konposaketa ezberdinak nola egin ere erakustiko zaie hurbiltzen diren haurrei.

 

Behemendi Elkarteak 2002 urtean ekin zion Baserriko Produktuen Feria Bereziak antolatzeari. Errenteriako herrian berriz, eta bertako Udalarekin laguntzarekin, 2004 urtean hasi zen feria bereziak antolatzeko egitasmoa. Lehen hiru urtetan Errenteriako lehen sektorearen inguruko herri mailako feria antolatu izan da. Bigarren pauso bezala, eta herriko baserritarren eguneroko azoko eta jardunari lotuta, Xabier Olaskoaga plazan azoka bereziak antolatzea erabaki zen iaz.

Ekintza honen zergaitiak baserritar produktuen feriek bizi duten beherakada prozesuan datza. Beherakada honen arrazoi nagusiak ondorengoak dira:

Orokorrean lehen sektoreak bizi duen beherakada
Erosleen ohituren aldaketa.
Kontutan hartu behar da ere feria berezi hauek izan direla baserritar profesionalentzat bere ekoizpena saltzeko bide ezin hobea.

Feria hauek helburu bakar eta nagusia dute: baserriko produktuen salmenta bide hauek sustatzea. Feria berezi hauek salmenta puntu izateaz gain, baserriko produktuen promozio eta erakusketa-gune ere izan behar dute.

Alde batetik, merkatu asteberuan kokatzearekin aisialdi ekintza bezala ere aurkeztu liteke, aste egunetan joan ezin duen jendeari feria hauetara hurbiltzeko aukera emateko. Bestetik, baserritar feria hauek inguruko dendarientzat ere baliogarriak izan litezke, eskeintzen diren produktuak ikus ditzaketelako eta gustokoak badira ekoizlearekin zuzenean kontaktua egin dezaketelako.

Beraz, hurrengo larunbatean, apirilaren 30ean, Errenteriako Xabier Olaskoaga plaza lore zein landare mota ezberdinen erakustoki paregabea bilakatuko da. Bertan Gipuzkoako lore eta landare ekoizle-profesional nagusiak bilduko dira, 130,5 m2-ko erakusketa izango delarik. Feria goizeko 9:00etan hasiko da, eguardiko 14:00-k arte iraungo duelarik. Bertan “Dekolore” Elkartea osatzen duten ekoizleetako hamabik parte hartuko dute. Elkarte honek, bailarako Landa Garapenerako Elkarteen eta Udaletxeen laguntza baliatuaz, mota honetako ferien antolaketa sustatu nahi du Gipuzkoako herri nagusienetan.