Emakumeen Etxea martxan jartzeko bilera izango da apirilaren 5ean

October 20, 20195:00-7:00 PMIrwin Mayor Theater Uztailean abian jarri eta azaroan bukatu zen Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua.
Orain, bertan proposatutako egiturak martxan jartzeko momentua iritsi da. Hortaz, datorren asteazkenean, apirilaren 5ean, 18:00etan Merkatuzarren Emakumeen Etxearen Lehenengo Batzarra egingo dugu.

Bilera oso garrantzitsua izango da; izan ere, abendutik hona eman diren urratsen berri emango da eta hemendik eta Errenteriako Emakumeen Etxea izan bitarte egin beharrekoak adostuko ditugu.

Horregatik guztiagatik, Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi diegu, baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.
Bidea elkarrekin egin dezagun, abia gaitezen!