Alabergako gunetik konposta aterako dute bihar bertako familiek

KonpostaBahetzenAlabergako konpostaje-gunean ari diren familiek bere biohondakinak konpostatzen ibili dira azken bi urteotan eta, orain, bertan isuritako materia organikoa, ongarri bihurtuta, atera egingo dute lorategian, baratzean edo etxeko lorontzietan erabiltzeko. Aurreko astean Gaztañon egin bezala, 700 litrotako konpostaje-kutxa husteko Udalaren aholkularitza-zerbitzu teknikoaren laguntza izango dute bertaratzen diren familiek, eta bide batez, ateratako konposta nola bahetu eta nola erabili behar den ikasiko dute.

Udalak hiritar oro animatzen du konpostaje programan parte hartzera. Parte hartzeko interesa duten familiek ondorengo eposta edo telefonoaren bitartez jar daitezke harremanetan udalaren konpostajerako aholkularitza zerbitzuarekin: auzokonpostae@errenteria.eus // 628 532 303.