ENFOKA2 argazki erakusketa Xenpelar Etxean

Maiatzaren 3an ireki zen Xenpelar Etxean ENFOKA2 argazki erakusketa Errenteriako Argazkilaritza Elkarteak antolatua eta astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara maiatzaren 13a arte zabalik egongo dena.

Erakusketak honako kideen lanak jasotzen ditu: Dris Castillo, Luis García, Esther Boticario, Ignacio Camarero, Fernando Garzón, Juantxo Gamio, Joxan Bellota, Txus Caballero, Mar Barros, Dani Martín, Juan Carlos Pombar eta Santi García.

Jarduera osatzeko ostiralean, maiatzaren 5ean 20:00tan “La sal de la tierra” filma ikusi ahal izango da Niessen Kulturgunean.