35 jardueratik gora eskainiko dira aurtengo Udako Kirol Kanpainan

UDA_Kirolak_2017Oarsoaldea eskualdeko Errenteriako, Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek elkarrekin antolatu eta zabaldu dute UDA 2017 Kirol Kanpaina, seigarren urtez jarraian.

Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat. Aurreko urtean bezala, helduei zuzendutako jarduerek ere lekua izango dute (16 urtetik gorakoentzat). Besteak beste, ondorengoak dira eskaintzen diren ekintzak: igeriketa, aretoko jarduerak, paddela, bela edota urpekaritza.

Izena emateko epea zabaldu da. Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, eskuorrian adierazten diren webgune eta telefonoak erabili daitezke. Era berean, udalerrietako kirol instalazioetan ere ekintzei buruzko informazio zehatzagoa jaso daiteke.

Jarduera berriak

Aurtengo berrikuntzak ondoko hauek izango dira: Paddel Board jarduera Pasaian eta Nordik Walkin Lezon.

Azken urteetan indarra eman nahi izan zaie itsasoarekin zerikusia duten jarduerei, era aurten ere aurreko urtean berrikuntza gisa eskaini ziren bela eta urpekaritza ekintzak egin ahal izango dira. Joan den urteko berrikuntzekin jarraituz, “zirkoa parkean” izeneko jarduera hirugarren aldiz egingo da.