OTXE txirrindularitza eskolako Nahia Polo Amenabar errenteriarra, 2016-2017 errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun berria

Larunbatean, maiatzaren 13an, errepideko txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa 2016-2017 ospatu zen Ataunen. Bertan 240 lasterkari inguruk parte hartu zuten bi kategoritan banatuta: alebinak (10-11 urte) eta infantilak (12-13 urte).

Zirkuitoa Ataungo herriko kaleetan zehar izan zen eta 1,2 km-ko luzera zuen buelta bakoitzak. Alebineko kategorian 4 buelta eman behar izan zituzten eta infantil kategorian, berriz, 10 buelta. Aipatzekoa da aurten partaidetzaren errekorra egon dela eta nabarmentzekoa ere bada nesken partaidetzaren errekorra, zehazki 26 neska aritu baitziren lehian.Gipuzkoako Alebin Infantilen Txirrindularitzako txapelketa

Oarsoaldea txirrindularitzako OTXE eskolak txapelketan parte hartu zuen eta duten gogoa eta maila erakutsi zuten; gainera, errenteriako Nahia Polo Amenabarrek egindako karrera azpimarratu behar da, infantil kategorian lehendabizikoa bukatu baitzuen eta, ondorioz, errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun berria aldarrikatu baitzen.

Zorionak, Nahia!