Ateak zabalduz ekimenaren bosgarren edizioa maiatzaren 22tik 26ra izango da

Errenterian zortzi Erretiratuen Elkarte daude gaur egun auzo ezberdinatan. Elkarte hauek herriko erretiratuei bilkura eta lasaialdi espazio bat eskaintzeko sortu ziren, eta Ateak_zabalduz2017baita jarduera ludikoak, prebentziozkoak, kulturalak… eskaintzeko ere.

2013 urtean ATEAK ZABALDUZ sortu zen. Ekimen honen helburua da urte osoan zehar elkarte bakoitzean eskaintzen diren jarduerak jendeari aurkeztea. Lehen ebaluazioaren ondoren, eta izandako arrakasta kontuan izanik, esperientzia errepikatzea erabaki zen aho batez.

Gainera, aste honetan elkarte ezberdinetan kokatuta dauden LAGUNKIDE-ACOGEko taldeek ere parte hartzen dute, aurtengo omenduak izango direna, hain zuzen..

ATEAK ZABALDUZ ekimenaren bosgarren edizioa maiatzaren 22tik 26ra doan astean zehar ospatuko da, eta ekintza gehienak Merkatuzarren izango dira. Tailerrak jendearentzat irekita egongo dira, eta erakusketa doan bisitatu daiteke.

Aste honetan kurtso guztian zehar izandako jardueren argazkiak ikusi ahal izango diren txoko bat ere egongo da.

Ateak zabalduz egitaraua

Egitaraua hemen deskargatu daiteke eta eskuorria hemen.