‘Ateak Zabalduz’ ekimenaren bosgarren edizioan, erretiratuen elkarte desberdinek Habian! Kreaktiboa ezagutuko dute

Datorren asteazkenean, maiatzak 24, Errenteriako Erretiratuen zortzi Elkarteetako 40 lagun izango dira Torrekuan Habian! Kreaktiboa proiektua ezagutzen.Torrekua_Habian (13)

Elkarte hauek, elkarrekin egoteko gune izateaz gain, jarduera ludikoak, prebentziozkoak, kulturalak, eta abar eskaintzen dizkiete erretiratuei eta jarduera desberdinak proposatzen dituzte.

Aurten V. ATEAK ZABALDUZ ekimenaren baitan, jardueraz beteko dute aste hau, tartean, Habian Kreaktiboa proiektua ezagutzeko parada izango dute, Errenteriako Torrekua eraikinean.

Hasteko, artisauek egiten dituzten lanak eta tailerrak ikusiko dituzte, oihalgintza tailerra eta bitxigintza tailerra. Ondoren, teknologia berrietan oinarritutako proiektuak ezagutuko dituzte eta azkenik, gainerako proiektu sortzaileentzat coworking gunea bisitatuko dute.