“Las lenguas también crecen…” eta intonazioa euskarazko irakurketan hitzaldiko bideoa eta laburpena

Jone Miren Hernandez Antropologoa eta Irene Sotelo pedagogoa eta ipuin-kontalariak apirilaren 28an eskainitako hitzaldia ikus dezakezu ondorengo bideoan.

Jone Miren Hernandezek 4 gako eta proposamen desberdin aipatu zituen haurren euskalduntze prozesuan:

1.- Hizkuntzari merezi duen garrantzia eskaintzea, ez gutxiago ez gehiago. Hau da, elikadurak edota bestelakoek duten garrantzia ematea. Bestalde, ingurukoen hizkuntza aniztasunaz baliatzea. Senideren baten hizkuntza ikasketa jartzea adibide gisara. Biografia linguistiko gertukoa erabiltzea haurrei hizkuntzak duen garrantzia adierazteko.

2.-Transmisio hitza ez da bere ustez hain egokia, dakienak ez dakienari ematea adierazten du. Aldiz, hizkuntza bat sozializazio prozesu baten ondorioz jasotzen dela adierazi du. Hortaz, interesgarriagoa ikusten du sozializazio kontzeptua.

3.- Hizkuntzaren sozializazioa kolaborazio gisa proposatzen du. Espazio horietan hizkuntza bide desberdinetatik jaso daiteke eta hala egin beharko litzatekeela adierazten du (literatura …) bidez.

4.- Haur eta gazteek fase eta etapa desberdinak dituzte. Aldaketa eta fase desberdin hauek aukera gisa ikusi behar dira. Gai honetan Joan Pujolar katalana aipatzen du,hizkuntzarekin 5 aldaketa edo muda igarotzen dira.

Irene Sotelo:

Denek dugu kontatzeko ahalmena. Haurretan gertatutakoak konta ditzakegu. Ipuin bat ere era laburrean konta dezakegu, txisteak…

-Ipuin tradizionalak kontatzea proposatzen du oso aberatsak direlako eta ekintza ugari dago eta.

-Bibliografia interesgarri bat proposatu du eta ahozko irakurketan kontuan hartu beharreko hainbat puntu azpimarratu ditu.

Ondoren ipuin labur bat kontatu zuen.