‘Mujeres inmigrantes y resistecias’ film laburra eta ondoren hizketaldi irekia izango da ostegun honetan Merkatuzarren

Ostegun honetan, maiatzaren 25ean , arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara “Mujeres inmigrantes y resistencias” izeneko film laburraren emanaldia eta ondorengo hizketaldia izango da Merkatuzarreko bilera gela handian Errenteriako Udalak antolatua.Kartela Mujeres inmigrantes y resistencias

Haurralde Fundazioak eta Malen Etxea elkarteak eginiko 15 minutuko film laburra da. Hori bera aurten Donostiako Giza Eskubideetako zinemaldian ikusi ahal izan zen.

Proiekzioa elebiduna izango da eta bertan izango dira film laburrean agertzen diren emakume horietariko batzuk ondorengo hizketaldian gurekin izango direlarik. Saioak irauten duen bitartean haurren zaintza zerbitzua izango da.

Sipnosia

XXI. mendeko Europan, lekualdaketara behartuek eta kapitalismo basatiak, politikan eta teknologian egon diren eraldaketa sakonekin batera, diskurtso arrazista batera eraman gaituzte. Herrialde desberdinetatik Euskal Herrira etorritako emakume talde batek, egoera hau nola bizi duten kontatzen digute lehen pertsonan eta egoera honen aurrean zein talde erresistentzia eramaten duten aurrera.