Errenteriako Udal Hizkuntza Politika arloko 2017ko diru-laguntza deialdia zabalik da

Errenteriako Udal Hizkuntza Politika arloko 2017ko diru-laguntza eskariak egiteko deialdia zabalik dago. Udalak euskara sustatzeko zenbait diru laguntza emango ditu.

Sei diru-laguntza lerrotan banatuko dirua Udalak:

  1. Euskara ikasteko diru-laguntzak (70.000,00€)

    1. Baldintzak:

      1. Errenterian erroldatua edo bertako merkataritzan edo enpresetan lan egitea.

      2. Asistentzia gutxienez %85

      3. Aprobetxamendu egokia

    2. Kopurua

      1. Gutxienekoa, %50

      2. Gutxienez, azpiatal bat gaindituz gero % 30 gehiago.

  1. Dendetako errotuluak eta web orriak euskaratzeko diru-laguntzak (6.000,00€)

    1. Baldintzak: Errotulazioa (4.000,00€) eta web orriak (2.000,00€)

      1. Errotuluko testuak euskaraz, edo euskaraz behintzat, egotea.

      2. web orria euskaraz edo euskaraz eta beste hizkuntza batean idatzia egotea.

    2. Kopuruak:

      1. Errotuluak edo web orria euskara hutsean badago %50, 300,00€ mugarekin

      2. Errotulua edo web orria euskaraz eta beste hizkuntza batean ere bai, %25, 150,00€ mugarekin.

  1. UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) eta EHU-k (Euskal Herriko Unibertsitateak) antolatutako udako ikastaroetara joateko diru-laguntzak (1.000,00€)

    1. Baldintzak:

      1. Aurten EHUk antolatutako euskaraz den ikastaro bat edo UEUk emandako ikastaroren batean izen-ematea egina edukitzea (ordainagiria).

    2. Kopuruak:

      1. Matrikularen kostuaren adinako dirulaguntza emango da 300,00 € mugarekin.

  1. Euskara zeharlerro duten ikastaroak egiteko diru-laguntzak (1.000,00€)

    1. Baldintzak:

      1. Egungo ikasturtean euskara sustatzea helburu duen begirale ikastaroren batean izen-ematea egina edukitzea (ordainagiria).

    2. Kopuruak:

      1. Matrikularen kostuaren adinako diru-laguntza emango da, 300,00€ mugarekin.

  1. Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzeko diru-laguntzak (2.000,00€)

    1. Baldintzak:

      1. Bai euskarari ziurtagiria lortua izatea eta dagokion kuota ordaindua edukitzea.

    2. Kopuruak:

      1. Bai Euskarari ziurtagiriaren kuota (85,00€) (laguntza ematen den lehenengo edo bigarren urtea bada)

      2. Bai Euskarari ziurtagiriaren kuotaren % 50 (42,00€) (laguntza ematen den hirugarren edo laugarren urteetarako).

  1. – Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak (15.000,00€)

    1. Baldintzak.

      1. Enpresarentzako euskara plana onartua edukitzea.

    1. Kopuruak:

      1. Planaren kostuaren %25, 2.000,00€ mugarekin.

Informazio guztia: 2017ko maiatzaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.