Eskolako Agenda 21eko ikasleek aurtengo proposamenak aurkeztuko dizkiote alkateari

Udalbatza2016Datorren asteartean, (hilak 30), 2016-2017 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programan parte hartu duten 7 ikastetxeetako ikasle ordezkariak udaletxera joango dira alkateari eta udal ordezkariei Mugikortasun Jasangarriaren inguruan egindako ikasturteko lana aurkeztera, besteak beste, nola hobetu daitekeen Errenteria oinez eta bizikletaz lasai eta modu seguruan ibiltzeko. Ikasleek beraien proposamenak luzatuko dituzte, herri jasangarri baten alde dituzten ikuspuntuak aldarrikatuz.

Hitzordua goizeko 10:00tan da, udaletxeko Pleno aretoan. Udalak, herritar oro gonbidatzen du bertaratu eta ikasleek egindako lanketaren berri izatera.