Igandean VII Errenteria Hiria Otxote topaketa ospatuko da

20170528_Otxote-topaketaDatorren igandean, maiatzaren 28an, VII Errenteria Hiria Otxote topaketa izango da. Aurten ere sei otxote gonbidatu dituzte, honako hauek, hain zuzen:

  • Gaztelupe (Donostia)
  • Jatorki (Bilbo)
  • Gaztelubide (Donostia)
  • Oldarra (Baiona)
  • Lur maitea (Bilbo)
  • Karnaba (Errenteria)

Saioa otxote guztiak Mokoroaren Agur Jaunak eta Sarriegiren Festara abestuz hasiko da, eguerdiko 12:30ean. Ondoren tabernaz-taberna ibiliko dira: Maite, Leku zaharra, De cyne reina, Ur, Sindikato eta Xera.

14:30ean Niessen elkartean bazkalduko dute eta arratsaldean, 18:00etan, kontzertu bat emango dute Maddalena Basilikan.

Kontzertua bukatu ondoren, Jose Angel Paradari omenaldi bat egingo diote, elkarteko idazkaria izateaz aparte, Otxote topaketaren sortzaileetako bat izan zen. Urte honetako topaketa berari dedikatuko diote.