Siriara iritsi da bertara bidaltzeko egindako jasoketaren materiala

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-05-29 | 0

Aurreko uztailaren 11n Errenteriako Udalak herriko bolondres talde batekin batera burututako lanaren ondorioz jasotako materiala iritsi eta banatu da  jada Sirian.

Asociación de Amigos del Pueblo Sirio elkartearen bidez, Siriara bertara eramateko bi palet material bete iritsi da itsasontziz eta banatu da. Hain zuzen ere, Siriako iparraldean banatu da, Turkiatik sartu da materiala eta Mersineko mugatik igarota, Sham el Jair GKGEak lagunduta.

Gerra egoeraren ondorioz, zaila eta luzea izan da iritsiera, baina bertan da Errenteriarrek emandako osasun, higiene eta haurrentzat bildutako materiala. Gogoratu nahi dugu, jada, herrialdeak 6 urte daramatzala gerra egoeran eta 5 urtetan 470.000 pertsona hil direla estimatzen da.

Eskerrik asko borondresei, AAPS eta Shan el Jair GKGeri Errenteriako Udaletxearen partez.

No comments yet.

Utzi erantzuna