‘Errenteria Munduan’ garapenerako lankidetzako proiektuak ezagutzeko azoka izango da larunbatean

Datorren ekainaren 3an, larunbata, Errenteria Munduan garapenerako lankidetza azoka ospatuko da Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan ERRENTERIA MUNDUAN 201711:00etatik 14:00etara, Errenteriako Udalak antolatua.

Bertako parte hartzaileak Errenteriako Udalaren kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen sailaren urteroko diru-laguntzen deialdiren bidez diruz lagundurik izan ziren.

Izan ere, garapenerako gobernuz kanpoko hamalau erakundek euren ekintzen berri emango dute mahai informatibo desberdinetan nahiz hitzaldi txikien bidez goiz osoan zehar. Gainera, panelen bidez argazki erakusketa bat izango da eta bidezko merkataritzako produktuak dastatu ahal izango dira ere bertan.

La Felicidad según Vicente Ferrer dokumentalaren proiekzioa

Bestalde, bihar, asteazkena Vicente Ferrer GKGEak La Felicidad segun Vicente Ferrer dokumentalaren proiekzioa botako du Xenpelar Etxean arratsaldeko 18:30etan eta ondoren hitzaldia izango da. Dokumentalak Indian gizon honek egindako lanaren berri emango digu.

LaFelicidadSegúnVicenteFerrer