Txistulari bandak musikaz beteko ditu ekaineko igandeak

40_txistulariak01Udal txistulari bandak ekaineko igande goizak ere alaituko ditu. Gaztaño, Beraun, Gabierrota eta Fanderia bisitatuko dituzte goizeko 9:00tatik aurrera.

Hauxe da, astez aste, joko duten lekuen eta kantuen programa:

– Ekainak 11, diana 9:00etatik aurrera Gaztaiño auzoan honako zortzikoak joaz: Zorionak, Demetrio Iriarte; Zoriontsu, Jose Ignazio Ansorena Miner.

– Ekainak 18 diana 9:00etatik aurrera Beraun auzoan honako zortzikoak joaz: Zortzikoa I, Landaluceren errepertorioa; Zortzikoa II, Landaluceren errepertorioa.

– Ekainak 25, diana 9:00etatik aurrera Gabierrota eta Fanderiako auzoetan honako zortzikoak joaz: San Juan Herrikoia; Mold; Jose Ignazio Ansorena Miner, Zortziko 1860, Ezezaguna