Ekainaren 15-22 bitartean Errenteriako 1. Energia-astea ospatu zuen Udalak biztanleria energia-erabilera egokiaren alde jardun eta ingurumen-kontzientzia handiagotu asmoz. Izan ere, 2020. urterako errenteriarrek 2007an baino %20´16 CO2 gas isuri gutxiago isurtzeko helburua jaso zuen Udalak, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) baitan.
Errenteriako Udalak positiboki baloratu du 1. Energia-asteko jarduera ezberdinetan izandako partaidetza. Hitzaldietara hurbiltzea ezinezkoa izan bazenu, eskura jartzen dizkizugu adituen aurkezpenak:
- Garoña, energia nuklearraren bideragarritasuna (Aitor Urresti)
- Elektrizitate faktura nola ulertu eta doitu (Goiener)
- Errausketa, hondakinen energia balorizatzea? (Gorka Bueno)
- Eraikinen energia birgaikuntza
- Nola aurreztu energia (Rafa Irastorza)