Oarsoaldeko AEKren euskarako ikastaro trinkoei buruzko bilera informatiboa

Oarsoaldeko AEK_Iraileko ikastaro trinkoakOarsoaldeko AEK-k ikastaro trinkoak antolatu ditu irailerako. Ikastaroak azterketei begirakoa izango dira (B1-B2-C1 mailak), eta egunean 3 ordukoak (astelehenetik ostiralera, 63 ordu).

Ikastaroen nondik norakoak emateko (matrikula fitxa bete, ordutegia zehaztu…) bilera informatiboa egingo dute Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian astelehenean, uztailak 10, 10:30ean eta 17:30ean.

Informazio gehiago: lezo@aek.eus