100 urteko Petra Oroz errenteriarra ezagutu zuen atzo alkateak

Atzo PetraJulen Mendoza alkateak zaharren egoitza bisitatu zuen aurten 90 urte bete edo beteko dituzten pertsonak omentzeko.

Bertan Petra Oroz Gomez de Segura ere ezagutzeko aukera izan zuen. Petrak 100 urte bete zituen lehengo astean. 1917ko uztailaren 13an jaio zen Errenterian eta Mª de Lezo kalean bizi izan da beti, 2008an zaharren egoitzara aldatu zen arte.

8 anai-arreben artean txikiena, 2 seme alaba, 4 biloba eta 5 birbiloba ditu.

Ezkondu arte txapelak egiten aritu zen Petra lanean 14 urte zituenetik. Ondoren, bere senarraren familiaren negozioan hasi zen lanean, erratzak eta zepiloak egiten, hain zuzen ere.