Udalak Salvamento Marítimo Humanitario elkartea diruz lagundu du Mediterraneoko Krisia dela-eta

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Errenteriako udalak Salvamento Marítimo Humanitarioko elkarteari 3.000 euroko ekarpena egin dio, hain zuzen ere, Maydayterraneo proiektuan. Gerra eta gatazka egoeratik ihesean dauden pertsonek Mediterraneoa itsasoa zeharkatzen dute Italia eta Greziako kostetara iristeko asmoz euren bizitzak arriskuan jarrita. Esaterako, Siriar, Egiptoar edota Libiar jatorrian duten norbanako eta familiak. Bide horretako zatirik arriskutsuenean elkartea PROEM-AID elkartearekin batera eta bolondreski adituei esker bizitza sorosten dituzte eta laguntza eskaintzen dute ondoratzear dauden itsasontziak erreskatatzen nahiz kostara heltzen diren pertsonak artatzen.

Elkarteak 2015eko abenduan hasi ziren lanean bertan, eta jada, Italiar nahiz Greziako kostetan edota itsasoan lanean ari diren bestelako eragileekin lankidetzan lagun asko lagundu dituzte. Gainera, gure inguruko elkartea izanik eta elkartean tokiko lanean pertsona bolondreski parte hartzen dutenek hitzaldiak eskaintzen dituzte herrietan nahiz ikastetxeetan. Gurean, negu aldera eskainiko dute.

Ekarpen honen bidez, Errenteriako Udalak behar duten materialerako ekarpenena egin nahi du, besteak beste, jantzi teknikoak, txalupak edota bestelako lanerako behar duten materiala.