Lanak Madalen kaleko 23 zenbakian

Madalen kalea 23Datorren astelehenean, irailak 4, Madalen kaleko 23 zenbakian dagoen eraikina botatzeko lanak hasiko dira eta aste horretan zehar ekingo diete lan delikatuenei, teilatua eraitsiko dute, etxe-aurrea, etab.

Hori dela-eta, aste horretan, lanak burutzen diren ordutegian, kalea itxita egongo da eraikinaren aurrean oinezkoentzat. Beraz, 28, 30 eta 32 zenbakietara eta Xenpelar Etxera iristeko lanetako langile batek laguntzea beharrezkoa izango da.

Eraispen lanak aurrera doazen heinean arriskua gutxituko da eta oinezkoentzako pasabidea irekiko da.