“Comète” sarearen oroitzapenezko XVIII. ibilaldia Euskal Herrian barrena

Comète2017Irailaren 9 eta 10ean Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak ibilaldi bat antolatu du “Comète” Sareko ibiltariekin parte hartzeko, Bigarren Mundu Gerratean iheslariek eta “sare”ko partaideek jarraitzen zuten bidea eginez, Ziburutik Errenteriara Bidasoa ibaia gurutzatuz.

Aurten, gainera, Urdaburu Mendizale Elkartearen 75. urteurrena dela-eta, gaiarekin lotutako hainbat ekitaldi kultural egongo dira aste osoan zehar.

IBILALDIA (irailak 9 eta 10)

Irailak 9, larunbata

08:00etan: Errenteriatik (Zumarditik) Sokoarantz (Ziburu) abiatuko da autobusa.
09:00etan: Sokoa-Ziburuko hilerrian elkartu eta lore-eskaintza egingo da Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxearen hilobietan. Jarraian Ziburuko udalak gosaria eskainiko die ibiltariei.
10:30ean: Ibilaldiaren hasiera Urruñarantz.
12:00etan: Ekitaldia Urruñako hildakoen monumentuaren aurrean.
12:30ean: “Bidegain-Berri” baserrirantz irteera, non Frantxia Usandizaga, Dedée de Jongh eta Juan Larburu atxilotuak izan ziren. Segidan Bidasoarako bidea hartuko dugu. Kalbarioko tontorrera iristean atsedenaldia bakoitzak ekarritakoa jateko. “San Miguelera” autobusez eramanak izango dira ibilaldia oinez egiten ez duten adinekoak eta laguntzaileak.
15:30ean: Sarearen Belgikako Antoine d’Ursel kidearen eta Jim Burch iparramerikar abioigidari iparramerikarraren omenez jarritako hilarriak bisitatuko ditugu. Biak Bidasoako pasabidean hil ziren, 1943ko abenduan. Berrelkartzea eta omenaldi ekitaldia.
16:00etan: “San Migel” deituriko paraje-inguruan Bidasoa gurutzatuko dugu. Segidan, atsedena eta sardina jatea, parte-hartzaile, lagun, familiar eta beterano guztiekin.
18:30ean: parte-hartzaileak autobusez itzuliko dira abiapuntuetara, bai Donibane Lohitzunera, bai Errenteriara.

Irailak 10, igandea
07:30ean: Ibilaldia hasteko Errenteriatik (Zumarditik ) abiatuko da autobusa. Ordu berean Donibane Lohitzuneko autobusen geltokitik abiatuko dira bertan gaua igaro dutenak.
08:00etan: Ibiltariak Bidasoatik irten eta Oiartzungo Sarobe baserri aldera abiatuko dira mendiz. Bertara iristen ziren iheslariak Bidasoa ibaia zeharkatu ostean.
13:00etan: Oiartzungo “Sarobe” baserritik pasatuko gara.
13:30ean: “Sarobe” baserritik Oiartzun aldera jaitsiko gara. “Tolare” baserriaren parean.
autobusek ibiltariak hartuko dituzte Errenteriaraino eramateko. Bertan Merkatuzarren bazkari legea egingo dugu.
14:30ean: Errenteriako Udalak harrera egingo die ibiltariei, beteranoei eta “Comète” ibilaldiarekin zerikusi duten gonbidatutako udalen ordezkariei.
15:00ean: Bazkaria izango dute ibilaldian parte hartu dutenek Merkatuzarren. Bazkaria amaitzean oroimenezko hainbat ekitaldi aurreikusi dira.
18:30ean: Donibane Lohitzunera autobusez itzultzeko ordua.

Ibilaldian nahiz igandeko bazkarian parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.  Hemen deskargatu daiteke informazio guztia eta parte hartzeko bete beharreko dokumentua.

Urdaburu Mendizale Elkartearen sorreraren 75. urteurrena (irailaren 5etik 10era Merkatuzarren)

Argazki eta dokumentu historikoen erakusketa. Irailaren 5etik 9ra, 18:00etatik 21:00etara, eta irailaren 10ean egun guztia

II. munduko gerratea. Comète sarearen sorrera eta garapena, eta 2000 urtetik aurrera egindako ibilaldiak.

Film eta bideo emanaldiak

Testuingurua: Comète sarea eta II. munduko gerratearen garaiko egoera politikoa.
Irailaren 6a, asteazkena
19:00: Azken Bidaia (Euskaraz)
20:00: El último paso (Gaztelaniaz)
Irailaren 7a, osteguna
19:30: Nazis en el Bidasoa (Gaztelaniaz)

Harrera eta Comète sareko kideei omenaldia. Irailak 10, igandea.

12:00: Erakusketaren irekiera.
14:30: Errenteriako Udalaren ongietorria Comète sareko kideei eta sareko udaletako alkateei.
15:00: Bazkaria.
17:00: Omenaldi eta oroitzapeneko ekitaldiak.
17:30-18:30: Musika.
18:30: Ekitaldien bukaera eta parte-hartzaileen itzulera jatorrizko lekuetara.