Topa musikalak dakartza Atlantikaldiak auzoetara

Topa_irudia

Atlantikaldiaren laugarren edizioa hasteko 3 aste falta denean, jaialdia Errenteriako auzoetara zabaldu eta motorrak berotzea du helburu antolakuntzak.  Horretarako, herriko hiru auzoetan kontzertuak antolatu dituzte, Topa Musikalak izenburupean, Menpe Produkzioak elkartearekin batera. Lehendabizikoak Undercover taldea izango du protagonista, Fanderiako Dolores Ibarruri zumardian. Larunbatean izango da hori, hilak 2.

Irailaren 9an izango da hurrengoa. Kasu honetan, Kaputxinoetako Basanoaga kalera iritsiko dira Atlantikaldiaren zipriztinak, Lemon & Twist taldearen eskutik. Azkena, irailaren 16an izango da, Beraungo Aita Donostia kalean, eta bertan Filipe Bittencourt & Naldo Gomesek jarriko dute ahotsa.

Kontzertu guztiak eguerdiko 12:30ean izango dira.