Udal gidaren 2017ko edizioa dagoeneko eskuragai, udaletxean

IMG-2683Asteartetik, hilaren 21etik, aurrera Errenteria Udal Gida 2017 eskuragai egongo da udaletxearen sarreran nahi duenak eskura dezan. Ohiko edukiak gaurkotu eta argitalpen berria egin du Zure Leku enpresak Errenteriako Udalarekin egindako elkarlanari esker.

Udal gidak hiru zutabe nagusi ditu, herria ezagutzeko informazioa eta plano txikia, herriak eskaintzen dituen zerbitzuen bilduma eta baliagarriak izan daitezkeen ekipamendu publiko zein udalerriko negozio eta merkataritza establezimendu pribatuen edukiak.

Doako argitalpen honen aleak eskuratu nahi dituenak udaletxera etorri eta bertan eskatzea besterik ez dauka.