Hemen da Atlantikaldiaren olatua

20170831_Atlantikaldia_kartelaBihar emango zaio hasiera Atlantikaldia Kultur Topagune eta Musika Jaialdiaren laugarren edizioari.

Jaialdiaren irekiera ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Zumardian kokatuko den Herrixkan. Bertan Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskolako dantza ikasleek hartuko dute parte.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, hala ere, ekintza ezberdinak izango dira.

Aurtengoan, gainera, olatu erraldoi bat irudikatuko da, Errenteriako Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietatik etorritako haurrekin. “Badator Olatua” izenburupean, 1300 haur inguru bilduko dira Oiartzun ibaiaren ertzean, Iztietan, 11:00etan. Hala, itsaso zabaleko ur tantak bailitzan, olatu bakar eta paregabea osatuko dute herriko haurrek Errenteriako aniztasuna islatuz.

Ekimen hau bideoz grabatuko da eta ostiralean, hilak 22, Lehendakari Agirre plazan jarrita dagoen pantailan ikusteko aukera izango da, 19:30ean.

Aurtengo ediziorako antolatu diren jarduera guztiak ikusgai daude jaialdiko webgunean: atlantikaldia.errenteria.eus