Alpha Blondy omentzeko ekitaldi irekira dei egin du udalak

Kultura 2017-09-22 | 0

Alpha_Blondy_013_Tilburg_sinGaur arratsaldean aitortza ekitaldia egingo dio udalak Alpha Blondy-ri bakearekiko erakutsi duen konpromisoagatik. Alpha Blondy Boli Kostako reaggae musikariak bere ibilbidean zehar bakearekiko erakutsi duen engaiamendua eta giza eskubideen defentsan egin duen lana aitortu nahi dio udalak. Horregatik, artista Atlantikaldian parte hartzera etorri dela aprobetxatuz, udalak ekitaldi irekia egingo du gaur, ostiralean, Xenpelar etxean, 19:00etan. Udal ordezkariek herrritarrei dei egin diete Blondy-ri egingo dioten omenaldian parte har dezaten.

Errenteria herri gisa egiten ari den ibilbidea, eta Alpha Blondyk bere musikaren bitartez bake bidean eman dituen pausoek antzekotasunak dituztela iritzi dio udalak.

No comments yet.

Utzi erantzuna