Urriaren 8an amaituko da XXII. Errenteria Film Laburren Jaialdira lanak aurkezteko epea

Film Laburrak XXII_Weblogo

Azaroaren 16tik 19ra Errenteria Hiria Film Laburren Jaialdiaren XXII. edizioa ospatuko da. Urriaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak interesdunek  Cilckforfestivals edo Festhome plataformetan eta gehienez 15 minutuko iraupena izango dute.

Hautatutako lanak azaroaren 16, 17 eta 18an ikusi ahal izango dira Niessen zinemetan. Sari banaketa azaroaren 19an egingo da Niessen Kulturgunean eta egun horretan bertan, saritutako filmak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Errenteriako Udaleko Kultura sailetik dei berezia egin nahi diete euskarazko lanak ekoizten dituzten zinemagileei euren filmak aurkez ditzaten. Horrez gaiz, gogorarazi nahi izan dute, Oarsoaldeko lanik onenak ere saria izango duela.

Guztira hamar sari banatuko ditu epaimahaiak:

  • Zuzendaritza onenari saria: 1.000€, diploma eta trofeoa
  • Animaziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Fikziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Film labur dokumental onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Publikoaren saria: 300€, diploma eta trofeoa
  • Euskarazko lan onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Oarsoaldeko film labur onenari saria: 300€, diploma eta trofeoa
  • Gazte saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Aipamen berezia aktore eta aktoresa onenari: 200 € eta trofeoa

Oinarrien berri izateko edo informazio gehiagorako: film.errenteria.eus