Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietan ateak irekitzeko eguna izango da bihar

Galtzarabordako kiroldegiaHirugarren urtez jarraian, irailaren 23tik 30era, Kirolaren Europako Astea ospatzen ari da Europa osoan. Europako Batzordearen ekimen honen helburua da kirola eta jarduera fisikoa sustatzea. Kanpainaren gai nagusia #BeActive da, eta pertsona guztiak animatu nahi ditu aste horretan zein urte osoan aktibo egon daitezen.
Kirolaren Europako Astea dela-eta, irailaren 28an, osteguna, doan sartu ahal izango da Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetara.
Horretaz gain, Galtzarabordan eskola gidatu batzuetan ere doan parte hartu ahal izango da.
Helduentzat:
10:00 – 10:45 – Bodypump
13:45 – 14:30 – Bodycombat
18:00 – 18:45 – Pilates
19:30 – 20:15 – Gap
Haurrentzat (4 urtetik gorakoak):
17:30 – 19:30 – Uretako jolasak
Argibide gehiago Galtzaraborda eta Fanderiako harreretan ( 943.44.96.90 eta 943.34.44.23 telefono zenbakiak, hurrenez hurren).