Galtzaraborda eta Fanderia udal kiroldegietako jarduerak gaur hasi dira

Galtzarakirolari ekin logoborda eta Fanderia kiroldegietako jarduera gidatuak gaur, urriak 2, hasiko dira, baina oraindik izena eman daiteke lekua dagoen jardueretan. Zirkulazio askeko jarduera ugari daude Kirol Ekintzak-en baitan, hala uretakoak nola aretokoak. Sarrera askeko formatuan 150 saio eskaintzen dira astean eta 20 modalitate desberdin (indoor zikloa, aerobica, szumba, pilatesa, body combat, yoga,…).
Formato honekin, tarifa bakar bat ordainduta ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da, mugarik gabe, Galtzaraborda eta Fanderiako Udal Kiroldegietan. Ikastaroak norberaren behar, ordutegi, konpromiso eta abarretara egokitzen dira, eta ez alderantziz. Aukera du erabiltzaileak erabakitzeko noiz joango den jarduera batera, zein egun eta ordutan, eta jarduera aldatu edo jarduera desberdinak probatzeko aukera izango du.
Kirol Ekintzak eskaintzaren barruan ekintza espezifikoagoak daude, kirol jakin batzuetan norberaren errendimendua edo teknika hobetzeko. Horien artean helduentzako igeriketa eskola dago, hiru mailatan banatua, edo boxing club taldea, egokitzapen espezifikoa lantzen duena boxeoaren eta bere tekniken bitartez baina kontaktu fisikorik gabe.
Denboraldi honetako berrikuntzetako bat da BeOne App aplikazioa abian jarri dela, Kirol Ekintzak egitasmoan parte hartzen dutenek saioak erreserbatu ditzaten kirol zentrora joan beharrik izan gabe. Erabiltzaileek telefono mugikorrean aplikazioa jaitsi eta beren entrenamenduetako datuak eskuratu eta beren ekintzak planifikatu ahal izango dituzte. Kirol Ekintzak-eko ikastarogileek modu erosoan asteko jarduerak antolatu ahal dituzte. Fitness aretoetako erabiltzaileek ere aplikazio horren funtzioak erabili ahal izango dituzte beren entrenamenduetako aurrerapenak kontsultatu eta monitorizatzeko. BeOne App aplikazioa doan jaitsi daiteke App Store eta Google Playn.
Aurreko urteetan bezala, txikienek ere badute beren eskaintza. Denboraldi honetan haurtxoentzako uretako ekintzak egiten jarraitu eta gozatzeko aukera dago. 2014 eta 2016 urte bitartean jaiotako umeek parte har dezakete. 2013An, eta aurretik jaiotako haurrek igeriketa eskolan dute beren lekua. Haurrentzako ekintzen eskaintzaren barruan, ekintza berri gisa ondoko proposamena dago: haurrentzako yoga. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta aukera ematen die barnerako bidaia egiteko, beren burua ezagutzeaz gain bizitza osasungarri eta egonkorra eramanez.
Horrez gain, aretoko beste ekintza batzuk eskaintzen jarraitzen dugu, hala nola dantza eskola eta gimnasia erritmikoa. Haurrentzako ekintzak astean behin edo bitan egin daitezke. Interesa duten pertsonentzat talde batzuetan plaza libreak gelditzen dira.
Argibide gehiago behar izanez gero, jo ezazu Galtzarabordako (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) harrera zerbitzuetara edo kontsultatu Kirolariekin Errenteriaren udal web orrian.