Ur horniduraren tasa eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epeak zabalik dira

udala_logoaUraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik 2017ko 2. hiruhilekoari dagokion tasa ordaintzeko epea zabalik da. Ordainketa egiteko borondatezko epea irailaren 25ean hasi zen, eta azaroaren 13ra arte luzatuko da.

Era berean, 2017ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion zerga ordaintzeko epea ere irekita dago urriaren 2az geroztik. Berau ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 13an amaituko da kasu honetan ere.

Bai uraren tasari dagokionez, bai Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokionez, helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, azaroaren 13an, kargatuko dira baimendutako entitate eta kontuan.

Helbideratu gabeko ordainagiriak posta bidez igorriko dira zergadunak adierazitako helbidera, udalaren edozein entitate laguntzailetan ordain daitezen.
Adierazitako epea amaituta, ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira. Edozein arrazoi dela medio dagokion kuota ordaintzeko ordainagiririk ez dutenek udaleko Diru Bilketa sailera jo dezakete (Andra Mari 2), 09:00-13:00 ordutegian.